Aupa, lagun! Blog hau babes-kopia baten antzeko zerbait da. Momentuz eguneratzen jarraituko dugun arren, gogoan izan www.euskomanga.com webgunean hau guztia eta askoz gehiago topatuko duzula!

Zatoz gure komunitatera eta gozatu animea eta manga euskaraz lagun artean! Zure zain gaude! :)

Post berrienak

Aupa lagunok! Astiro bada ere hona hemen SAOren beste atal bat.

Gaurkoan gure Yui-chan maitea benetan nor (zehatzago esanda "zer") den jakingo duzue.

Etzazue galdu! Laster helduko da Aincrad sagaren amaiera!

Hurren arte~!


Sword Art Online 12

2016(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala
Posted by EgoniNobi
Gokigenyou minna-san! Gaurkoan zerbait desberdina dakarkizuet: Doremiren Magiaren bideoabesti-bilduma bat euskaraz azpititulatuta karaoke eta guzti!!

Izatez aspaldi hasi nintzen hau egiten (duela urtebete eta erdi XD) baina zeharo utzita neukan. Azken hilabeteotan japonierazko hiztegia hartu eta di-da batean bukatu (eta hasitakoa konpondu) dut guztia.

Bai, japonieratik zuzenean itzulita dago. Ez dakit nire interpretazioa oso zuzena den baina gogotik saiatu naiz XD

Nik dakidala pare bat abesti ez dira ezta ingelesez osorik itzuliak izan beraz baliteke euskara izatea lehen hizkuntza (?)

Tira, ba horixe da dena. Bizitasuna zirrara abenturak barra-barra! #OjamajoDoremiRulezzzzz

Ah bai! SAOren hurrengo atalekin lanean jarraitzen dut ahal dudan heinean. Otanoshimi ni! :3


Ojamajo Doremi - Eizou Tokuten (Bideo estrak)

2016(e)ko apirilaren 5(a), asteartea
Posted by EgoniNobi
Aupa! Agindu bezala hemen duzue atal berri bat!

Japonieratik itzultzen saiatzen naizenez, gehiago luzatzen naiz itzulpenak egitean. Baina nik nahiago dut horrela, beraz izan pazientzia nirekin onegaishimasu~ :P

Atal honetan azkenean agertuko da... Bai! Azkenean! Yui-chan~ ♥

Hurrengo atala are zirraragarriagoa izango da! Otanoshimi ni~!


Sword Art Online 11

2016(e)ko martxoaren 20(a), igandea
Posted by EgoniNobi
Baina zer da hau? Remake gehiago? Nandesu ka? Et, et, et... Chotto matte! Honek badu bere azalpena ^-^'

Azpititulatzen hasi nintzenetik japoniera asko ikasi dut. Hasiera batean ia literalki itzultzen nuen ingelesetik, japonierazko esaldia ulertu gabe. Orain lasai asko esan dezaket itzultzen ditudan esaldi ia gehienak lehenik ulertu egiten ditudala (hiztegiaren laguntzaz beti ere, ez pentsa superitzultzaileman naizenik XD). Asko daukat oraindik hobetzeko, baina ziur nago egunen batean ingelesezko itzulpena begiratu gabe itzuli ahalko dudala zuzenean.

SAOren atal hauetan zuzenketa txiki batzuk egin ditut, openingean eta endingean karaoke sinple batzuk ipini ditut eta bideoaren kalitatea apur bat hobetu dut ^o^

Baina hau ez da dena! Hurrengo asterako atal BERRIAK! Zettai ni kanarazu!

Hurren arte~!


Sword Art Online 01~10

2016(e)ko martxoaren 11(a), ostirala
Posted by EgoniNobi
Urte berri on minna!!

Gaur urtarrilaren 2a da! Eh!? Baiii~ Gaurko egunez sortu zen EuskoManga... duela 2 urte!! Hau gure bigarren urteurrena da! Omedetou gozaimasu geuri! (?)

Ez da gauza asko (beno bai, bada XD) baina hemen duzue SAOren beste atal bat!

Urte berri hau aurrekoa bezain oparoa izango al da? Espero dezagun ^^

Hurren arte~


Sword Art Online 10

2016(e)ko urtarrilaren 2(a), larunbata
Posted by EgoniNobi
Kaixo, Olentzero naiz eta Egoniren gorputzaren kontrola hartu dut... XD

Hou hou hou!! Eguberri on denoi! Krisia dela eta, atal bakarra ekarri ahal izan dizuet. Baina garrantzitsuena intentzioa da, horrekin egiten baita ikatza. ~ Intentzioarekin ikatz egitera♪ (?) ~

Gozatu Eguberriak familia eta lagun artean! Dagoeneko berandu izango da, baina badaezpada ez jan gehiegi bestela tripetako mina izango duzue! XD

Hurrengo urtera arte (?)


Sword Art Online 09

2015(e)ko abenduaren 25(a), ostirala
Posted by EgoniNobi
Dragoi Bola bueltan da!!

Super Saiya Jainkoak eta Suntsipenaren Jainkoak borroka bizian dihardute.

Unibertso osoa arriskuan dago! Satan Jaunak salbatuko ote gaitu berriro? XD

Laster arte!


Dragon Ball Super 012

2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna
Posted by EgoniNobi
Aspaldiko!! Hilabete bat igaro da azken ataletik hona...

Dragoi Bola gehiagoren zain zaudetenontzat... albiste txarra. Itzultzailea desagertu egin zaigu antza denez, beraz ez dirudi DBSren atal gehiagorik egongo denik itzultzailea berriro agertu arte. Sentitzen dugu :(

Bestalde hemen duzue Sword Art Onlineren beste atal bat. Apurka-apurka aurrera jarraitzen dugu!

Hurren arte~!


Sword Art Online 08

2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala
Posted by EgoniNobi
Dragoi Bola gehia... Eh? Hau Sword Art Online da!!

Bai, aspaldi da SAOren atal berririk ateratzen ez genuela. Baina ez ahaztu proiektuak aurrera jarraitzen duela, astiro bada ere XD

Atal honetan Kiritok lagun berezi bat egingo du eta zerbait oso garrantzitsua ikasiko du.

Hurren arte~!


Sword Art Online 07

2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala
Posted by EgoniNobi
Jainkoen Batailak aurrera darrai!

Son Goku eta Jaun Bills parez pare dabiltza borrokan... Nola bukatuko ote da gudu hau?

Vegeta gaixoak borroka urrunetik ikustea beste aukerarik ez dauka XD

Ez galdu atala eta hurren arte~!


Dragon Ball Super 011

2015(e)ko urriaren 18(a), igandea
Posted by EgoniNobi

// Copyright © EUSKO MANGA // Lege Informazioa // ES //